1 Davidena.Salatu, Jauna, salatzen nautenak;borrokatu, borrokatzen nautenak.
2 Hartu ezkutua eta koraza, eta zatozkit laguntzera.
3 Atera lantza eta azkona, pertsegitzen nautenei aurre egiteko,eta esadazu: «Neu nauzu salbatzaile!»
4 Huts egiezu eta lotsarazi ni hiltzeko dabiltzanak.Atzera egin bezate, lotsa gorrian,ni nondik hondatuko dabiltzanek.
5 Izan bitez haizeak daraman lastoaren antzeko,zure aingeruak kanpora jaurtitzean!
6 Izan bedi ilun eta labain haien bidea,zure aingeruak pertsegitzean!
7 Arrazoirik gabe, tranpa jarri didate;motiborik gabe, zuloa zabaldu.
8 Betorkie gainera ustekabeko hondamena!Harrapa bitza jarri duten tranpaketa eror bitez hondamendian!
9 Orduan, Jaunarekin alaituko naiz,salbatu nauelako poz-pozik izango.
10 Bihotz-bihotzetik esango dut: «Nor zu bezalakorik, Jauna?Dohakabea askatzen duzu indartsuagoaren eskutik,errukarri eta behartsua, zapaltzaileagandik».
11 Lekuko bihozgabeak altxatzen zaizkit,eta jakin ere ez dakizkidanak leporatzen.
12 Onaren ordain gaitza ematen didate, eta lur jorik uzten.
13 Ni, ordea, haiek gaixo zeudenean,dolu-jantzitan ibili ohi nintzen,neure burua barauaz zigortzen nueneta neure barruan otoitz eta otoitz egiten.
14 Adiskide eta senideak bezala nituen,eta kopetilun eta burumakur ibili ohi nintzen,amaren hiletak banitu bezala.
15 Baina nik estropezu egitean, pozik bildu dira,nire kontra bildu dira joka,zergatik ez dakidala larrutzen naute, etengabe irainduz.
16 Inguruan ditudan isekariek hortzak erakusten dizkidate.
17 Jauna, noiz arte egon behar duzu begira?Askatu nire bizia haien tranpetatik!Libra nazazu lehoi horiengandik!
18 Eskerrak emango dizkizut batzar nagusian,jendetzaren aurrean zaitut goretsiko.
19 Ez dezatela nire lepotik barre eginnire etsai maltzurrek!Ez dezatela begi-keinuka jardunarrazoirik gabe gorroto didatenek!
20 Ez dute inoiz bakezko hitzik;lurraldeko jende baketsuaren aurkamakurkeriak asmatzen dituzte.
21 Nire aurka ahozabal, honela diote:«Hara, guk geuk ikusi dugu!»
22 Ikusi duzu, Jauna! Ez isildu!Jauna, ez egon niregandik urrun!
23 Esnatu eta zatoz nire eskubidearen alde,jokatu auzian nire alde, ene Jaun eta Jainko!
24 Egidazu justizia zeure justiziari dagokionez,ene Jainko Jauna!Ez dezatela nire lepotik barre egin!
25 Ez dezatela pentsa: «A zer gozamena!»Ez dezatela esan: «Horrenak egin ditugu!»
26 Lotsa gorritan geldi bitez, denak batera,nire zoritxarraz pozten direnak!Lotsaz eta laidoz estali biteznire aurka harro dabiltzanak!
27 Alai bitez eta poz-oihuka ekinnire eskubideen alde daudenek!Behin eta berriz esan bezate: «Handia da Jauna!Bere morroiari zoriona opa izan dio».
28 Eta nire mihiak zure justizia iragarriko du,egunero zu goratuko!