1 Erromes-kanta.Jaunarengan konfiantza dutenakSion mendiaren antzeko dira;Jerusalemen errege denakez du sekula kolokarik egingo.
2 Nola mendiek Jerusalem,hala du Jaunak bere herria inguratzen,oraindanik eta betiko.
3 Gaiztoen aginpideak ez du iraungoJaunak zintzoei emandako lurraldean,zintzoak ere has ez daitezen bidegabekeria egiten.
4 Jauna, egiezu on zintzoei, bihotz zuzenekoei.
5 Bide okerretara makurtzen direnak, berriz,desagerraraz bitza Jaunak gaizkileekin batera!Bakea Israeli!