Salmoak 45 EABD

Eztei-kanta

1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak » doinuan. Koreren semeen poema. Amodio-kanta.

2 Hitz ederrez barrua gainezka,erregeari opa diot neure olerkia.Idazle trebearen luma da nire mihia.

3 Gizasemeetan ederrena zara, ezpainetatik xarma darizu,Jainkoak betidanik bedeinkatu baitzaitu!

4 Lotu gerrian ezpata, gudari ausart horrek,zeure aintza eta ospea agertuz.

5 Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.Jaurti zeure eskuaz

6 gezi zorrotz ikaragarri horiek:herriak menpean jarriko zaizkizu,erregearen etsaiak adoregabe geldituko.

7 Betiereko Jainkoak ezarri zaitu errege;zure erregetza zuzentasun-erregetza.

8 Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu,Jainkoak, zeure Jainkoak, baitzaitu gantzutu,jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.

9 Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.

10 Errege-alabak dituzu inguruan,zure eskuinean erregina, urre finez apaindurik.

11 Entzun, alaba! Zaude erne eta adi!Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.

12 Zoraturik dago erregea zure edertasunaz.Bera da zure jaun; egiozu agur.

13 Tiro hiria erregaliekin datorkizu,herriko handikiak zure abegi onaren bila.

14 Guztiz ospetsu dago printzesa,urrez apain bordaturiko jantzitan.

15 Erregeagana daramate;neskatxa gazteak, bere adiskideak, ondoren doazkio.

16 Jai-giro pozgarrian sartzen dira erregearen jauregira.

17 Gurasoen tronuan semeak jarriko dituzueta mundu osoaren agintari egingo.

18 Zure oroitzapena bizirik gordeko dut gizaldiz gizaldi,eta herriek menderen mende goratuko zaituzte.