1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. Kanta.
2 Oi Sionen zauden Jainkoa,zuri zor zaizu gorespena, zuri bete behar promesak,
3 otoitzak entzuten dituzun horri.Zuregana datoz gizakiak oro.
4 Ezin konta ahala dira gure erruak,baina zuk barkatu egiten dizkiguzu hobenak.
5 Zorionekoa zuk aukeratu eta gonbidatzen duzunazeure santutegian bizitzera.Ase gaitezela zure etxeko ondasunez,zure tenpluko dohain santuz!
6 Salbaziozko egintza harrigarriz erantzuten diguzu,Jainko gure salbatzaile horrek,munduko bazter guztien,urrutieneko itsasoen itxarobide horrek.
7 Zuk ezarri dituzu mendiak tinko zeure indarraz:ahalmenez zaude jantzia!
8 Zuk baretzen duzu itsas olatuen burrunba,zuk baretzen herrien zalaparta.
9 Mundu-bazterretako biztanleakharri eta zur daude zure mirarien aurrean.Bai sortaldeari, bai sartaldeari, pozez oihu eragiten diezu.
10 Zuk zaintzen duzu lurra, urez ase eta oparo aberasten;gainezka doa urez zeruko ubidea,zuk ematen diozu gizakiari garia, zuk prestatzen lurra:
11 ildoak ureztatu, zokorrak berdindu,euri-zaparradaz harrotu, ernamuinak bedeinkatu.
12 Urtea ondasunez mukurutzen duzu,zure lautadak joritasunez janzten.
13 Heze eta jori daude landa zabalak,pozez apaindurik mendi-muinoak.
14 Zelaiak artaldez jantzi dira, ibarrak gariz estali.Denek irrintzi eta kantu!