1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Asafen salmoa. Kanta.
2 Eskerrak zuri, Jainkoa, eskerrak zuri,hain hurbil zaitugun horri!Zeruak zure egintza miragarriak ditu iragartzen.
3 Hau dio Jainkoak: «Neuk erabakiko dudan unean,zuzenbidez epaituko dut mundua.
4 Nahiz eta lurrak bizilagun guztiekin ikara egin,nik dauzkat tinko haren zutoinak».
5 Hau diotset handiputzei: «Ez harrotu!»Eta gaiztoei: «Ez ibili indarrak erakusten!
6 Ez ibili arrandiaz indarrak erakusten,ez hitz egin horrela buru-harro».
7 Ez ekialdetik eta ez mendebaldetik,ez basamortutik ere, ez dator goraldia:
8 Jainkoak bakarrik du boterea;nahi duena eraisten du, nahi duena goratzen.
9 Eskuan du Jaunak kopa, ardo bizi nahastuz gainezka;bertatik isuriko die,eta lurreko gaizto guztiek edan beharko dute,hondar eta guzti zurrupatu beharko.
10 Ni, ordea, betiko poztuko naiz,Jakoben Jainkoaren omenez kantari.
11 «Gaiztoen indarra hautsiko dut;zintzoen indarra, berriz, areago egingo».