1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden Salmoa.
2 Entzun zaitzala Jaunak arrisku-egunean,jar zaitzala toki seguruan Jakoben Jainkoak!
3 Bidal diezazula laguntza bere santutegitik,eutsi zuri Sion menditik!
4 Gogora bitza zure eskaintza guztiaketa onar atseginez zure erre-oparia!
5 Eman diezazula nahi duzuna,bete ditzala zure egitasmo guztiak!
6 Ospatu ahal dezagula poz-oihuz zure garaipena,banderak zabalduz gure Jainkoaren izenean!Bete ditzala Jaunak zure eskari guztiak!
7 Orain bai, badakit:Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari;bere zeru santutik erantzuten dio,bere ahalmen handiaz garaipena ematen.
8 Batzuk bizkor guda-gurdiekin, beste batzuk zaldiekin;gu, berriz, Jaunarekin, geure Jainkoarekin.
9 Haiek okertu, erori egiten dira;guk, berriz, zutik eta sendo irauten.
10 Jauna, emaiozu erregeari garaipena!Erantzun, dei egiten dizugunean!