1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 Libra nazazu, Jauna, gaiztoengandik,zaindu indarkeria-zaleengandik:
3 gaiztakeriak asmatzen ari diraeta egunero borrokak sortzen;
4 sugeak bezain mihi zorrotza dute,sugegorriaren pozoia ezpainetan.
5 Gorde nazazu, Jauna, gaizkileengandik,zaindu indarkeria-zaleengandik,nondik estropezu eragingo baitabilzkit.
6 Harroek tranpak jartzen dizkidate ezkutuan,gizatxarrek sarea hedatzen, bidean lakioak ipintzen.
7 Jaunari diotsot: «Zu nire Jainkoa!»Jauna, entzun onez nire erregu-oihua.
8 Jauna, ene Jainkoa, zu nire indar salbatzailea,guduan burua babesten didazuna.
9-10 Jauna, ez eman amore gaiztoen gogoei,ez utzi beren asmo maltzurrak betetzen.Ez bezate bururik jaso ni inguratzen nautenek;murgil bitza beren ezpainetako makurkeriak!
11 Betozkie gainera txingar goriak,amil bitez leize sakonera, eta gehiago jaiki ez!
12 Gaizki-esaleek ez bezate iraun herrialdean,zoritxarrak harrapa eta gal beza indarkeria-zalea!
13 Badakit Jaunak dohakabeari justizia egiteneta behartsuen eskubideak defendatzen dituela.
14 Bai, zintzoek goretsiko zaituzte, Jauna,zuzenak zure aurrean biziko dira.