1 Koru-zuzendariarentzat. Kanta. Salmoa.Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,
2 kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez.
3 Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!Zure indar handiaren aurrean,makurtu egiten dira zure etsaiak.
4 Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen».
5 Zatozte, ikus Jainkoak eginak,izugarriak gizakientzat haren ekintzak:
6 itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik.Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!
7 Nagusi da betidanik bere ahalmenaz;erne ditu begiak herrien gain,errebeldeak aurka altxa ez dakizkion.
8 Bedeinkatu, herriok, gure Jainkoa,oihukatu goraki haren gorespena.
9 Bizirik eutsi baitziguneta gure oinei erortzen utzi ez.
10 Probatu gaituzu, bai, gure Jainko horrek,zilarra bezala garbitu,
11 estuasun larrian jarri, zama astuna bizkarrera bota,
12 zamariak bagina bezala zapal gaitzaten utzi.Suari eta urei aurre egin behar izan diegu.Baina, azkenik, eman diguzu arnasa.
13 Zure etxean sartuko naiz erre-oparirakoeta horrela beteko dizut promesa,
14 larrialdian neure ahoz hitzemana.
15 Abere gizenak opalduko dizkizut,ahariak erreko, zezen eta akerrak eskainiko.
16 Jainkoari begirune diozuenok, zatozte eta entzun:hark nire alde egina kontatuko dizuet.
17 Nire ahoak hari dei egin orduko,prest zegoen nire mihian gorazarrea.
18 Asmo okerrak izan banitu, Jaunak ez zidakeen entzungo.
19 Baina Jainkoak entzun egin zidan, nire otoitz-oihua aditu.
20 Bedeinkatua Jainkoa! Ez du baztertu nire otoitza,ezta aldendu ere niregandik bere maitasuna.