1 Daviden salmoa. Bere seme Absalomengandik ihesi zebilenekoa.
2 Zein ugari, Jauna, nire etsaiak!Zein ugari aurka altxa zaizkidanak!
3 Zein ugari nitaz esaka ari direnak:«Jainkoak ere ez du salbatzen!»
4 Baina zu zara, Jauna, nire babeski, zu nire ohore.Zuk didazu burua jasotzen.
5 Oihuka egiten diot dei Jaunari,eta erantzuten dit bere mendi santutik.
6 Oheratzen naiz eta lokartzen, eta berriro esnatzen,Jauna baitut euskarri.
7 Milaka etsaik inguratzen banau ere, nik beldurrik ez.
8 Jaiki zaitez, Jauna! Salba nazazu, ene Jainko!Nire etsaiak masailean jotzen dituzu,gaizkileei hortzak hausten dizkiezu.
9 Zuregandik, Jauna, salbamena,zure herriarentzat bedeinkapena.