1 Erromes-kanta.«Zenbat gerra egin didaten gaztedanik—aitor dezake Israelek—,
2 zenbat gerra egin didaten gaztedanik!Baina ez didate gaina hartu.
3 Goldeaz lurra bezala urratu didate bizkarra,golde-arrasto luzeak eginez.
4 Baina Jaunak, zuzena baita,hautsi egin du gaiztoen uztarria».
5 Jo bezate atzera, lotsaturik, Sion gorroto dutenek!
6 Izan bitez teilatuko belarraren pareko!Ebaki aurretik ihartzen da;
7 ez du egiten harekin igitariak eskutadarik,ez biltzaileak besakadarik;
8 ez die inork esaten, ondotik pasatzean:«Bedeinka zaitzatela Jaunak!Jaunaren izenean bedeinkatzen zaituztegu».