10 Kuzkurturik, narraska joaneta gizagaixoaren gainera erortzen da.
11 Honela dio bere baitan:«Jainkoa ez da ohartzen, begiak ixten ditu,ez du inoiz ezer ikusten».
12 Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriez!
13 Nolatan du gaiztoak Jainkoa mespretxatzen?Konturik eskatzen ez duzulakoan dago.
14 Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak,ikusi eta zeure gain hartzen.Zuregan uzten du gizagaixoak bere zoria,zu zaitu umezurtzak laguntzaile.
15 Hautsi gaiztoaren indarra,eskatu hari gaiztakeriaren kontu,ez utzi ezer aztertzeke.
16 Jauna errege da betidanik betidaino!Desager bitez sinesgabeak haren lurraldetik!