1 Daviden Salmoa.Maitasuna eta justizia nahi ditut kantatu,zuretzat, Jauna, soinua jo.
2 Jokabide prestua nahi dut azaldu:noiz etorriko zu niregana?Zintzo jokatuko dut jauregiko arazoetan.
3 Ez diot arretarik jarriko inolako zitalkeriari.Gorroto izango dut idolozalekeria, ez zait itsatsiko.
4 Urruti niregandik bihotz makurrekoa!Gaiztoarekin ez dut ezer ere nahi.
5 Lagun hurkoaren izena ezkutuan belzten duenasuntsitu egingo dut.Harroputz eta handizaleak ez ditut jasango.
6 Herritar fidagarriak aukeratuko ditut kontseilari,jokabide prestuko gizonak zerbitzari.