34 Hark agindu eta larrapoteak etorri ziren,matxinsaltoak ezin konta ahala;
35 lurraldeko landare guztiak garbitu zituzten,lurreko fruituak oro.
36 Egiptoko lehen-seme guztiak jo zituen,haien gizontasunaren lehen fruituak.
37 Zilar eta urrez beterik atera zituen israeldarrak,ez zuen haien leinuetako inork lur jo.
38 Poztu egin zen Egipto haiek irteteaz,haienganako beldur-ikarak hartuak baitzituen.
39 Lainoa zabaldu zuen haiek estaltzekoeta sua gauez argi egiteko.
40 Haiek eskatu eta galeperrak bidali zizkien,zeruko ogiz ase zituen.