1 Aleluia! Gora Jauna!Goretsazue Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.
2 Nork azalduko Jaunaren egintza handiak?Nork aski goretsiko hura?
3 Zorionekoa zuzenbidea errespetatueta etengabe justizia egiten duena!
4 Oroitu nitaz, Jauna,zeure herriarekiko onginahiagatik, zatozkit salbatzera!
5 Ikus dezadala zure aukeratuen zoriona,poz nadila zure herriaren pozarekineta zure oinordeko izateaz harrotu.
6 Bekatu egin dugu gurasoen antzera,oker jokatu dugu, errudun gara.
7 Gure gurasoek, Egiptotik hasita,ez zituzten ulertu zure egintza harrigarriak,ahaztu egin zituzten zure maitasunaren ezaugarri ugariak.Errebelatu egin ziren, Itsaso Gorritik hasita,