14 Jan-irrika sartu zitzaien basamortuan,eta Jainkoa tentatu eremuan.
15 Eskatzen ziotena eman zien hark,baina beren janguragatik sabelmina bidali.
16 Moisesen eta Aaron Jainkoaren sagaratuaren inbidiaizan zuten kanpalekuan.
17 Orduan, lurra zabaldu eta Datan irentsi zuen,Abiramen lagun-taldea azpian hartu.
18 Suak kiskali zuen haien taldea, garrak irentsi gaiztoak.
19 Horeb mendian zekorra egin zuten,metal urtuzko idoloaren aurrean ahuspeztu ziren.
20 Beren ospe zuten Jainkoaren ordez,belarra jaten duen zekorraren irudia jarri zuten.