20 Beren ospe zuten Jainkoaren ordez,belarra jaten duen zekorraren irudia jarri zuten.
21 Ahaztu egin zuten Jainkoa, beren salbatzailea,Egipton gauza ikusgarriak egina,
22 Kamen herrialdean egintza harrigarriaketa Itsaso Gorri aldean ikaragarriak egin zituena.
23 Haiek suntsitzeko asmotan zen Jainkoa,baina Moises haren aukeratuatartean sartu zen eta haren aurrean jarri,bere haserrea baretuz, suntsi ez zitzan.
24 Lurralde zoragarriari mespretxu egin zioten,Jainkoaren hitzaz fidatu ez zirelarik.
25 Beren oihal-etxoletan marmar egin zuten,Jaunaren esanera jarri gabe.
26 Hark, orduan, eskua jaso eta zin egin zuenbasamortuan hilko zituela,