24 Lurralde zoragarriari mespretxu egin zioten,Jainkoaren hitzaz fidatu ez zirelarik.
25 Beren oihal-etxoletan marmar egin zuten,Jaunaren esanera jarri gabe.
26 Hark, orduan, eskua jaso eta zin egin zuenbasamortuan hilko zituela,
27 haien ondorengoak nazioetan sakabanatueta jentilen artean barreiatuko zituela.
28 Peorko Baal jainkoarekin uztartu zireneta jainko hilei eskainitako oparigaiak jan zituzten.
29 Horrelako jokabideaz Jauna haserrarazi zuteneta izurrite latza etorri zitzaien gainera.
30 Baina Pinhasek jaiki eta erruduna zigortu zuen,eta gelditu egin zen izurritea.