30 Baina Pinhasek jaiki eta erruduna zigortu zuen,eta gelditu egin zen izurritea.
31 Horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuengizaldiz gizaldi betiko.
32 Meribako iturrian Jainkoa haserretu zuten,eta haien erruz Moisesek jasan zuen kaltea.
33 Izan ere, barrua samindu zioten,eta hark zentzugabe hitz egin.
34 Ez zituzten herriak suntsitu,Jaunak agindua zien bezala.
35 Jentilekin elkartu ziren ezkontzazeta haien ohiturak berenganatu.
36 Gurtza eman zieten haien idoloeieta hauek galbide gertatu zitzaizkien.