38 Odol errugabea isuri zuten, beren seme-alaben odolakanaandar idoloei opari eskainiz:lurraldea odolez busti zuten eta profanatu.
39 Horrela jokatuz, beren buruak kutsatueta Jainkoari desleial izan zitzaizkion.
40 Piztu zen Jaunaren haserrea bere herriaren aurkaeta higuin izan zuen bere ondarea.
41 Nazioen eskuetara eman zituen,eta etsaiak nagusitu zitzaizkien.
42 Arerioek zapaldu egin zituzten eta menpean hartu.
43 Hamaika aldiz libratu zituen,baina haiek, beren jarreran setatsu,beren erruengatik galtzen ziren.
44 Baina ikusi zituen Jaunak beren larrialdianeta haien garrasiak entzun.