1 Israel Egiptotik irten ondoren, Jakoben herria erbestetik,
2 Jaunaren santutegi bihurtu zen Juda, haren jabetza Israel.
3 Jainkoa ikustean, itsasoak ihes, Jordanek atzera egin zuen;
4 mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.
5 Zer zenuen, itsaso, ihesi? Eta zuk, Jordan, atzeraka?
6 Zer zenuten saltoka, mendiok, ahariak bezala,eta zuek, muinook, arkumeak bezala?