1 Guregatik ez, Jauna, guregatik ez,baizik zeure izenaren ohoreagatik,erakutsi zeure ospea, zeure maitasun eta leialtasunagatik!
2 Zergatik esan behar dute jentil-herriek:«Non dute Jainkoa?»
3 Gure Jainkoa zeruan dago eta nahi duen guztia egiten du.
4 Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira,gizakien eskulan.
5 Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;
6 belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez;
7 eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez;eztarrian hotsik atera ezin.