11 Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!
12 Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak,
13 bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.
14 Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.
15 Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak.
16 Zerua Jaunarena da; lurra, berriz, gizakien esku utzi du.
17 Jauna ez dute hildakoek goresten,herio-isilpera jaitsi direnek.