5 Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;
6 belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez;
7 eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez;eztarrian hotsik atera ezin.
8 Antzeko bihur bitez beraien egileaketa beraietan konfiantza dutenak!
9 Israeldarrok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!
10 Aarondar apaizok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!
11 Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!