9 Israeldarrok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!
10 Aarondar apaizok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!
11 Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:bera duzue laguntzaile eta babesle!
12 Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak,
13 bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.
14 Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.
15 Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak.