1 Erromes-kanta.Barru-barrutik egiten dizut dei, Jauna:
2 Entzun, Jauna, nire mintzoa!Beude erne zure belarriak nire erregu-oihura.
3 Erruak kontuan badituzu, Jauna,oi Jauna, nork iraun bizirik?
4 Baina zuri barkamena dagokizueta, barkatuz, zeureganako begirunea pizten diguzu.
5 Jaunaren zain nago, zain bihotz-bihotzez,haren erantzuna dut itxaro.
6 Jaunaren esperoan nago,gau osoan esna, goiza arte beilari.
7 Izan beza Israelek itxaropen Jaunarengan,Jaunarena baita maitasuna, Jaunarena askapen betea.