11 Nahiz nik esan: «Ilunpeak estaliko ahal nau,egun-argia gau bihurtuko ahal zait inguruan!»,
12 ilunpea ere ez da zuretzat ilun,gaua ere eguna bezain argi:ilunpea eta argia zuretzat berdin!
13 Zuk eratu didazu gorputza,zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.
14 Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako,zeure egintza miragarrietan nabarmena!Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,
15 nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu,isilpean eratzen ari nintzela,lurraren barruan ehunduz nindoala.
16 Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten,idatziak zeuden denak zure liburuan;eratuak zenituen nire egunak,bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen.
17 Oi Jainko, bai paregabeak niretzat zure burutapenak,bai sakona haien barne-muina!