4 Belaunaldi batek besteari zure egintzak goraipatzen dizkio,zure egite ahaltsuak iragartzen.
5 Zure aintza eta ospe distiratsua aldarrikatzen dute,eta nik zure egintza harrigarriak adierazten.
6 Zure balentria ikaragarriak aipatzen dituzte,eta nik zure egintza handiak kontatzen.
7 Zure ontasun neurrigabearen berri zabaltzen duteeta zure salbamena pozik oihukatzen.
8 Errukiorra eta bihozbera da Jauna,haserregaitza eta onginahi handikoa.
9 Ona da Jauna guztientzat,gupidaz betea bere sorkari guztientzat.
10 Gorets zaitzatela, Jauna, zeure sorkari guztiek,bedeinka zeure fededunek.