6 Jaunak egin ditu zeru-lurrak eta itsasoa,eta horietan dagoen guztia;beti eusten dio bere hitzari.
7 Zapalduen eskubideak defendatzen ditu,gose direnei ogia ematen.Jaunak askatzen ditu presoak,
8 Jaunak zabaltzen itsuen begiak,Jaunak altxatzen lur jota daudenak.Jaunak maitatzen zintzoak,
9 Jaunak ditu etorkinak zaintzen,umezurtz eta alargunei zutik eusten,baina gaiztoen nagusigoa iraultzen.
10 Jauna errege da betiko,errege zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan!Aleluia! Gora Jauna!