5 Lurbira guztira zabaltzen da haien hotsa,munduaren bazterreraino haien hizkera.Han ipini dio Jainkoak egoitza eguzkiari.
6 Senarra ezkontza-gelatik bezala irteten da,atleta gisa, bere lasterketa egitera pozik;
7 zeru-ertz batetik irten eta beste ertzeraino haren itzulbira:haren berotik ezin libratu ezer!
8 Jaunaren hitza ezin hobea: gizakia arnasberritzen du;Jaunaren manamendua fidagarria: heldugabea zuhurrarazten du;
9 Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri;Jaunaren agindua distiratsua, begien argigarri.
10 Jaunaren promesa garbia: betiko dirau;Jaunaren erabakiak egiazkoak: den-denak bidezkoak;
11 urrea baino desiragarriago, urre araztua baino ere bai;eztia baino gozoago, ezti berria baino ere bai.