9 Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri;Jaunaren agindua distiratsua, begien argigarri.
10 Jaunaren promesa garbia: betiko dirau;Jaunaren erabakiak egiazkoak: den-denak bidezkoak;
11 urrea baino desiragarriago, urre araztua baino ere bai;eztia baino gozoago, ezti berria baino ere bai.
12 Zure morroi honek haietan du argia,benetan onuragarri haiek betetzea.
13 Nork ezagutu bere hutsegiteak?Aska nazazu oharkabeko erruetatik.
14 Zaindu nazazu harrokeriatik: ez dakidala nagusitu;horrela, akats gabe izango naiz, bekatu larritik libre.
15 Har itzazu atseginez nire gogoeta eta hitzak,oi Jauna, ene harkaitz eta babesle!