1 Daviden salmoa.Jaunarena da lurra eta bertan dagoena,mundua eta bertan bizi direnak;
2 berak ezarri baitzuen sendo itsasoen gainean,lur azpiko ur-lasterren gainean.
3 Nor igo Jaunaren mendira?Nor egon hark sagaraturiko tokian?
4 Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituena,gezurrezko jainkoetara jotzen ez duena,engainatzeko zinik egiten ez duena.
5 Horrelakoa bedeinkatuko du Jaunak,justizia egingo dio Jainko salbatzaileak.
6 Horiek dira haren bila saiatzen direnak,Jakoben Jainkoa aurkitu nahi dutenak.
7 Ateak, zabal zaitezte!Antzinako ateak, zaudete zabalik,badator-eta erregea, aintzaz betea!