14 Adiskide ditu Jaunak begirune diotenak,ezagutarazten die bere ituna.
15 Jaunarengan ditut beti neure begiak,nire oinak erortzeko arriskutik gordetzen baititu.
16 Itzul niregana eta erruki zakizkit,bakarrik bainago eta dohakabe!
17 Larritasunak hertsia dut bihotza,atera nazazu estuasun hauetatik.
18 Ikus nire atsekabea eta pena,barka nire bekatu guztiak.
19 Ikus zein ugari diren nire etsaiak,zein gogor nauten gorrotatzen.
20 Gorde nazazu bizirik, libratu!Ez hutsik utzi nire ustea, zuregan baitut babesa!