5 Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri,zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa;zuregan itxaron dut etengabe.
6 Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna:betidanikoak dituzu.
7 Ez gogoratu, ordea, Jauna, nire gaztetako bekatuaketa nire errebeldiak.Gogora nazazu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.
8 Ona eta zuzena da Jauna,eta bidea jakinarazten die bekatariei.
9 Apalak zuzenbidetik daramatza,bere bidea erakusten die apalei.
10 Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen duberaren ituna eta legeak gordetzen dituztenekin.
11 Zarena zarelako, barka nire errua, Jauna,hain handia den arren!