3 Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.
4 Gauza bakarra diot Jaunari eskatu,horixe bakarrik dut irrika:Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian,Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari.
5 Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian,bere etxolako txokoan ezkutatuko,bere harkaitz gainera jasoko.
6 Horrela, burua tente eramango dutinguratzen nauten etsaien aurrean.Sakrifizioak eskainiko ditut haren etxolan poz-irrintziz,kantatu eta soinua joko diot Jaunari.
7 Entzun, Jauna, dei degizut! Erruki nitaz eta erantzun!
8 Bihotzak esaten dit:«Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia».Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna.
9 Ez gorde niri zeure aurpegia!Ez baztertu zeure morroi hau haserrez,zu baitzaitut laguntza bakarra!Ez ni bertan behera utzi, ez zapuztu,salbatzaile zaitudan ene Jainko horrek!