4 Jauna, Herio Leizetik atera nauzu;hilobira jaistear nengoela, biziberritu.
5 Kanta Jaunari, haren fededunok,goretsazue, santua dela gogoratuz.
6 Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako.Arratsean negarrez bagaude ere, goizean berriro poz-oihuz.
7 Lasaialdian hau pentsatu nuen:«Ez dut sekula koloka egingo».
8 Zeure onginahiaz, Jauna,mendia bezain tinko ezarria ninduzun.Baina aurpegia gorde zenidan, eta larritu egin nintzen.
9 Zuri dei egin nizun, Jauna, zuri erregu:
10 «Zer irabazten duzu ni hilda, ni hilobira sartuta?Hautsak zu goretsiko ote? Zure leialtasuna iragarriko ote?