14 Jendearen marmarra entzuten dut, izu-ikara edonondik.Denek nire aurka elkar hartu dute, niri bizia nola kenduko.
15 Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantzaeta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko».
16 Zure eskuetan nire zoria:libra nazazu pertsegitzen nauten etsaiongandik!
17 Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,salba nazazu zeure maitasunaz.
18 Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gerta!Huts egin biezaie, ordea, beren usteak gaiztoei,gal bitez Herio Leizeko isilpean!
19 Geldi bitez mutu ezpain gezurtiak,zintzoaren aurka ari baitira jarduneanlotsagabe, harrokeriaz eta mespretxuz.
20 Bai handiak, Jauna, begirune dizutenentzatgordeak dituzun ondasunak!Denen bistan ematen dizkiezu zuregan babesa dutenei.