17 Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,salba nazazu zeure maitasunaz.
18 Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gerta!Huts egin biezaie, ordea, beren usteak gaiztoei,gal bitez Herio Leizeko isilpean!
19 Geldi bitez mutu ezpain gezurtiak,zintzoaren aurka ari baitira jarduneanlotsagabe, harrokeriaz eta mespretxuz.
20 Bai handiak, Jauna, begirune dizutenentzatgordeak dituzun ondasunak!Denen bistan ematen dizkiezu zuregan babesa dutenei.
21 Zeure begiradapean gordetzen dituzu,giza azpikerietatik urrun.Zeure gerizpean babesten dituzu, borroka eta liskarretatik urrun.
22 Bedeinkatua Jauna, mirariak egin baitizkit haren maitasunak,estualdian nengoela.
23 Ikararen ikaraz, hau pentsatu nuen:«Bere begi-bistatik bota egin nau Jaunak».Zuk, ordea, entzun zenuen nire erregua,laguntza eske deiadar egin nizunean.