3 Entzun, arren, niri! Libra nazazu, ez luza!Izan zakizkit harkaitz babesle, gaztelu salbatzaile.
4 Zu zara, izan ere, nire haitz eta gotorleku.Eraman nazazu eta gidatu, zarena zarelako.
5 Atera nazazu jarri didaten tranpatik,zu baitzaitut gotorleku.
6 Zure eskuetan jartzen dut bizia:aska nazazu, Jauna, Jainko leiala!
7 Gorroto ditut sasijainkozaleak;nik Jaunarengan konfiantza.
8 Pozaren pozez jauzi egingo dut zure maitasunagatik,ikusi baituzu nire atsekabea, arduratu baitzara nire larrialdiaz,
9 ez nauzu utzi etsaiaren eskuetan, lasaialdia eman didazu.