2 Goraipa Jauna zitaraz, jo harentzat hamar hariko harpa;
3 kanta hari kantu berria, jo trebeki eta egin irrintzi.
4 Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita,haren egintza guztiak fidagarriak.
5 Justizia eta zuzenbidea maite ditu;Jaunaren maitasunaz betea da lurra.
6 Jaunak bere hitzaz egin du ortzia,bere aho-arnasaz astro guztiak.
7 Itsas urak pilatzen ditu eta hesi barruan biltzen,ozeanoak multzotan batzen.
8 Errespeta beza Jauna lur osoak,ikara bitez haren aurrean munduko biztanle guztiak.