1 Davidena. Abimeleken aurrean eroarena egin zuelarik, hark David bota eta honek alde egin zuenekoa .
2 Bedeinkatuko dut Jauna une oroz,etengabe goretsiko ene ezpainez.
3 Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu.
4 Handietsi nirekin batera Jauna,gora dezagun elkarrekin haren izena.
5 Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun,beldur guztietatik libratu ninduen.
6 Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira,ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko.