11 Aberatsek ere badakite zer den beharra eta gosea,Jaunarengana jotzen dutenei ez zaie ezer falta.
12 Ene haurrok, zatozte entzutera!Jauna errespetatzen erakutsiko dizuet.
13 Nork ez du maite bizia?Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?
14 Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik.
15 Alde gaitzetik, egin on dena,bila bakea eta jarrai haren bidetik.
16 Zintzoengana ditu Jaunak begiak,haien deiak entzuteko adi belarriak.
17 Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei,lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena.