3 Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu.
4 Handietsi nirekin batera Jauna,gora dezagun elkarrekin haren izena.
5 Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun,beldur guztietatik libratu ninduen.
6 Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira,ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko.
7 Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzuneta larrialdi guztietatik atera zuen.
8 Zaindari dago Jaunaren aingeruabegirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko.
9 Dasta eta ikus zein ona den Jauna:zorionekoa berarengan babesa duena!