25 Gazte izan nintzen, orain zaharturik nago:ez dut sekula ikusi zintzoa bertan behera utzia,ezta haren ondorengorik ere ogi eskean.
26 Zintzoa beti da errukitsu eta eskuzabal,bedeinkatuak dira haren seme-alabak.
27 Alde gaitzetik, egin on dena,eta beti izango duzu non bizi,
28 zuzenbidea maite baitu Jaunaketa ez ditu bere fededunak bertan behera uzten.Beti izango dute babesa;gaiztoaren ondorengotza, berriz, suntsitua izango da.
29 Herrialdearen jabe izango dira zintzoak,eta beti bertan biziko.
30 Zuzenak jakinduriaz hitz egiten du,bidezko dena esaten.
31 Bere Jainkoaren hitza du bihotzean,haren oinek ez dute huts egingo.