33 Baina Jaunak ez du haien eskuetan lagako,epaitzen badute ere, ez du kondenatzen utziko.
34 Itxaron Jaunarengan eta jarrai haren bideari;berak altxatuko zaitu herrialdearen jabe izaterainoeta zeuk ikusiko duzu gaiztoaren suntsipena.
35 Ikusi dut gaiztoa bere indarraz harropuztua,zuhaitz mardula bezala zabaldua.
36 Baina desagertu da, ez da jadanik,bila ibili eta ezin izan dut aurkitu.
37 Begira gizaki prestuari, so egin zuzenari:badu etorkizunik bakezaleak.
38 Errebeldeak denak batera suntsituko dituzte,gaiztoen geroa hondatua dago.
39 Zintzoen salbamena Jaunarengandik dator:hura dute gotorleku arrisku-garaian.