35 Ikusi dut gaiztoa bere indarraz harropuztua,zuhaitz mardula bezala zabaldua.
36 Baina desagertu da, ez da jadanik,bila ibili eta ezin izan dut aurkitu.
37 Begira gizaki prestuari, so egin zuzenari:badu etorkizunik bakezaleak.
38 Errebeldeak denak batera suntsituko dituzte,gaiztoen geroa hondatua dago.
39 Zintzoen salbamena Jaunarengandik dator:hura dute gotorleku arrisku-garaian.
40 Jaunak laguntzen die eta onik ateratzen,onik ateratzen gaiztoengandik eta salbatzen,berarengan baitira babestu.