5 Buruz gain ditut neure erruak,azpian hartua naute, zama astunegiak legez.
6 Nire zauriak gaiztotuak daude eta zornetan,nire zorakeriaren ondorioz.
7 Okerturik eta makur nabil, egun osoan kopetilun.
8 Sukarrak hartua nau hondoraino, gorputz osoa dut mindua.
9 Leher eginda nago, guztiz lur jota,garrasika eta aieneka barru-barrutik.
10 Ezagunak dituzu, Jauna, nire irrika guztiak,nire intziriak ez daude zuretzat ezkutuan.
11 Taupada bizian dut bihotza, huts egin didate indarrek,alde egin dit begietako argiak ere.