1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 Jaunarengan jarria nuen itxaropen guztia:makurtu eta entzun du nire deiadarra.
3 Herio Leize sakonetik nau atera.Haitz gainean tinko jarri ditu nire oinak,seguruak egin nire pausoak.
4 Kantu berria ipini dit ezpainetan,gure Jainkoarentzat gorespen-kanta.Askok ikusiko dute hau eta, ikaraturik,Jaunarengan konfiantza izango.
5 Zorionekoa Jaunarengan fidatzen dena,idolo eta sasijainkoetara jotzen ez duena!