12 Jauna, ez ukatu niri zeure errukia!Zure maitasun eta leialtasunak gorde nazatela beti!
13 Ezin konta ahalako zoritxarretan murgildua nago.Neure erruek inguratua naukate, ihesbiderik gabe:ezin ditut denak ikusi ere egin!Buruko ileak baino ugariago dira, bihozgabeturik nago.
14 Jauna, zatoz agudo ni askatzera!Jauna, zatoz laster laguntzera!
15 Lotsa gorritan geldi bitez, denak batera,ni hil nahian dabiltzanak!Atzera egin bezate, barregarri, zoritxarra opa didatenek!
16 Lotsaz nahasturik geldi bitez burla egiten didatenak!
17 Poz eta alai bitez zurekin zuregana jotzen dutenak!«Handia da Jauna!», esan bezate etengabezure salbamena maite dutenek!
18 Behartsu eta dohakabe naiz, baina Jauna da nitaz arduratzen.Zu zara nire laguntzaile eta askatzaile, ene Jainko, ez luza!