7 Ez duzu nahi izan sakrifizio eta eskaintzarik,ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik;baizik eta belarriak ireki dizkidazu, zuri entzuteko.
8 Horregatik diot: «Hemen nauzu».Liburuan agintzen zait
9 zure nahia betetzeko.Ene Jainko, atsegin dut zure legea neure barne-muinetan.
10 Batzar nagusian iragarri dut zure salbazioa,ez ditut ezpainak itxi, ongi dakizu, Jauna!
11 Zure salbazioa ez dut kolkorako gorde,zure leialtasun eta salbamenaren berri eman dut,zure maitasun eta fintasuna ez ditutbatzar nagusian isildu.
12 Jauna, ez ukatu niri zeure errukia!Zure maitasun eta leialtasunak gorde nazatela beti!
13 Ezin konta ahalako zoritxarretan murgildua nago.Neure erruek inguratua naukate, ihesbiderik gabe:ezin ditut denak ikusi ere egin!Buruko ileak baino ugariago dira, bihozgabeturik nago.