1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 Zorionekoa gizagaixoaz arduratzen dena!Onik aterako du Jaunak zoritxar-garaian.
3 Bizirik gordeko du eta zoriontsu egingo lurrean,ez du utziko etsaien gogara.
4 Ohean minez dagoela, Jaunak lagunduko dio,eta gaixoaldian oneratuko.
5 Nik hau esan nuen: «Erruki, Jauna!Senda nazazu, zure aurka bekatu egin dudan arren».